Asteazken guztietan, nire 5 urteko iloba, eskolara bilatzera joaten naiz. Egia esan, aste guztietan umeen inguruko istorio ezberdinez jabetzen naiz, batzuetan egoera gatazkatsuez edo zoritzarrekoak, beste batzuetan zerbait barregarria edo alaia… baina eskola guztietan bezala, egunero zerbait gertatzen da, izan ere, umeek egunero ustekabean harrapatu eta aho betez usten gaituzte.Ongi etorri espazio honetara! Ni, Haur Hezkuntzako 2. mailako ikaslea naiz eta sormenaren inguruko bloga egitea erabaki dut, batik bat, umeen garapenean ezinbestekoa dela iruditzen zaidalako. Izan ere, sormena, ezezaguna zaigun horri aurre egiteko tresnarik baliotsuena baita, beraz, hezkuntza munduan, sormena sustatzea garrantzi handiko eginkizuna dela deritzot, bai ikasleen bizitza errasteko, bai bizi kalitate on bat lortzeko.
21 nov 2011
Ez dago ezer errealitatea baino mundialagoa denik!
Asteazken guztietan, nire 5 urteko iloba, eskolara bilatzera joaten naiz. Egia esan, aste guztietan umeen inguruko istorio ezberdinez jabetzen naiz, batzuetan egoera gatazkatsuez edo zoritzarrekoak, beste batzuetan zerbait barregarria edo alaia… baina eskola guztietan bezala, egunero zerbait gertatzen da, izan ere, umeek egunero ustekabean harrapatu eta aho betez usten gaituzte.15 nov 2011
Jostailu gutxiago erosi eta utzi dezagun umeek eraiki dezatela!
Gaur zaintzen dudan umearekin egon naiz eta berarekin nengoela, konklusio batera heldu naiz: “Umeei ezertarako balio ez duten jostailu gehiegi erosten dizkiegu”.
31 oct 2011
Art Attack telebista programa
16 oct 2011
Zer da sormena niretzako?

Galdera honi erantzuteko, beste galdera batetatik hasiko naiz:
Sormena behar bezala baloratzen dugu? Galdera hau munduan zehar luzatuko bagenu, erantzuna baiezkoa izango litzatekeelakoan nago. Baina gai honen inguruan sakonduko bagenu, konturatuko ginateke nola sormena mundu txiki batera murrizten den, artistaren mundura: margolariak, musikagileak, …
Izan ere, betidanik, sortzaile handiak izan ditugu mundutik, gurpila asmatu zuena, lurrin makina egin zuena, Beethoven, Leonardo Da Vinci, txupa-txusari makila jarri ziona…
Baina oraindik ere, gaur egun, ez gara jabetu sormena gure inteligentzia ugarietako bat denik eta garrantzizkoa dela hau garatzea eta erabiltzea, bai eskolan, bai etxean zein bizitza osoan zehar. Bizitzari aurre egiteko zein lanerako, guztiok izan beharko ginateke irudimentsuak. Izan ere, gobernatzaileek, bankariak, exekutiboak… haien sormena garatu izan balute,beharbada, orain ez ginateke krisi honen barruan aurkituko eta batez ere, ditugun errekurtsoei probetxu gehiago aterako genieke.
Baina zoritzarrez, gaur egun, sormena ez da behar bezala baloratzen. Gainera, esan beharra dago, gutxi baloratzeaz gain, askotan akabatu egiten dugula. Txikiak garenetik, etxean zein eskolan, bide berdinetik eramaten gaituzte guztioi eta soilik txalokatzen gaituzte gizartean baloratzen dena egitean, hau da, adimen intelektuala garatzean. “Zein ondo! Irakurri egiten du!. Zein ondo!lerrotik atera gabe margotzen du!
Beraz honi erantzun bat emateko, txipa aldatu beharko genuke. Ez da esaten jainkoa izan zela sortzailerik handiena? Ba izan gaitezen guztiok pixkatxo bat jainkoa!! Ez daitela bakarra egon!!
Amaitzeko, argi geratzearren, sormena, sortzearen gaitasuna da, zer
bait berria eta baliotsua sortzearen ahalmena, konklusio berrietara heltzeko erraztasuna eta batez ere, arazoak ebazteko orduan, modu original batean aurre egitean datza.
Hala ere, teoria ezberdinei buruz edo informazio garatuago bat nahi izatekotan, hemen luzatzen dizkizuet interneten aurkitutako helbide batzuk:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1567
http://www.euskonews.com/0489zbk/gaia48901eu.html

